miércoles, 30 de marzo de 2011

TXIKIENTZAKO IGARKIZUNAK

Hemen dituzue txikitxokoa wen orritik lortu ditugun igarkizun batzuk; haurrak badituzue egin jolas beraiekin eta igarkizunak erabili. Ondo pasa!!


Hilero-hilero jaiotzen naiz berria,
eta jaten ez dudan arren
gau batzutan nago betea.

ILARGIA

Suak beldurra dit
ume zikina tirria,
lurrari eta gizakiari
asetzen diet egarria.

EURIA

Aurpegi bat, bi esku,
beti zauzkatet informatuta,
eta halere sarri naukazue
hormaren aurka zigortuta.

ERLOJUA

Neguan kalean
 ez naute maite,
udan hozkailuan
nahi naute.
Nork ulertuko ote?

IZOTZA

Mikelek eta Mirenek badute,
baina Xabierrek ez,
mendi eta muinoek ere bai
baina zelaiek ez.

M LETRA

Matxin dut izena
eta saltoka ibiltzen naiz,
ez naiz oso gizena
baina azkar eta arina bai.

MATXINSALTOA

Eraztun berezia,
ez da urrezkoa,
baizik tintazkoa.
Hutsak balio du ezkerrean,
milioiak eskuinean.

O ZIFRA

1 comentario: