domingo, 15 de mayo de 2011

BARBANTXO: ITZALEN BIDEZKO ANTZEZPENA.

Ondorengo bideoa guk EHU-ko ikasle bezala sortu eta editatutako bideoa da, eta bertan itzalen bidez Barbantxoren istorioaz gozatzeko aukera izango duzue. 6 minutu inguruko emanaldia da.

martes, 3 de mayo de 2011

HIRU TXERRIKUMEAK ETA OTSOA: TXONTXONGILO EMANALDIA.

Ondorengo bideoa guk EHU-ko ikasle bezala sortu eta editatutako bideoa da, eta bertan txontxongiloen bidez hiru txerrikumeen eta otsoaren istorioaz gozatzeko aukera izango duzue. 5 minutu inguruko emanaldi laburra da.

miércoles, 20 de abril de 2011

HAUR HEZKUNTZAKO CURRICULUM BERRIA

Helbide honetan Haur Hezkuntzako Curriculum berria eta beste zenbait baliabide aurkituko dituzu; hala nola, ipuinak, olerkiak, asmakizunak, aho korapilo eta zotz egiteko formulak, joku eta haur kantuen bibliografia, jolas tailerrak,... Interneten aurkitu dugun Hezkuntza-premiak web orri interesgarria izan da informazio iturri blog-eko sarrera honetan.

Bertara joateko hemen klikatu!!

martes, 19 de abril de 2011

BEHAR BEREZIAK HAUR LITERATURAN

Interesgarri iruditu zaigu blogean bertan helbide hau txertatzea. Honek katalogo batera eramango gaitu non behar bereziak haur literaturan zein liburutan lantzen diren aurki dezakegun. Bi bloke ditu, bata "discapacidad de papel", non haur eta gazte literaturako fikziozko ipuinak aurkituko ditugun, eta bestea "discapacidad, los niños y los libros", hemen gai honen inguruko artikulu eta monografia ezberdinak azter daitezke. Katalogo honetako lehenengo blokeko liburuak atal ezberdinetan daude sailkatuta lantzen den gaiaren arabera (Aurrera begira, familian, irekitzen diren ateak, begiak itxita, hitzak isiltasunean,...), eta bertan idazlea, liburua argitaratu den urtea, zein adinetarako den egokia eta zein hizkuntzatan argitaratuta dagoen agertzen zaigu. Informazio iturri hau ere internetetik lortu dugu baina jada bageneukan liburu honen berri, eta liburuaren bitartez lortu dugu dokumentu honetarako lotura. Bertara joateko klikatu hemen.


miércoles, 13 de abril de 2011

KOLOREAK ETA FORMAK LANTZEKO JOLASAK

TEKNOLOGIA BERRIAK irakasgaian JClick programa erabiliz jolas batzuk sortu behar genituenez, hemen zintzilikatu ditugu zuek eskuragarri izan ditzazuen eta bide batez zer iruditzen zaizkizuen komenta dezazuen.



Pantaila osoan jolastu nahi baduzu klikatu hemen.

miércoles, 30 de marzo de 2011

BURUXKAK LIBURUTEGI DIGITALA


Buruxka Liburutegi Digitalak Udako Euska Unibertsitateak argitaratu dituen liburu, aldizkari eta doktorego-tesiak biltzen ditu. Euskarri elektronikoan unibertsitario euskaldunei eskaintzen zaie, ikasi, irakatsi, irakurri eta ikertzeko erabil ditzaten.
Hainbat idazlek, besteak beste, Xabier Etxaniz, Pako Aristi, Juan Kruz Igerabide, Manu Lopez Gaseni, Mariasun Landa eta Patxi Zubizarretak, HAUR LITERATURAREN inguruan hainbat informazio eta datu esanguratsu eskaintzen dizkigu. Lotura interesgarri hau internetetik lortu dugu.

TXIKIENTZAKO IGARKIZUNAK

Hemen dituzue txikitxokoa wen orritik lortu ditugun igarkizun batzuk; haurrak badituzue egin jolas beraiekin eta igarkizunak erabili. Ondo pasa!!


Hilero-hilero jaiotzen naiz berria,
eta jaten ez dudan arren
gau batzutan nago betea.

ILARGIA

Suak beldurra dit
ume zikina tirria,
lurrari eta gizakiari
asetzen diet egarria.

EURIA

Aurpegi bat, bi esku,
beti zauzkatet informatuta,
eta halere sarri naukazue
hormaren aurka zigortuta.

ERLOJUA

Neguan kalean
 ez naute maite,
udan hozkailuan
nahi naute.
Nork ulertuko ote?

IZOTZA

Mikelek eta Mirenek badute,
baina Xabierrek ez,
mendi eta muinoek ere bai
baina zelaiek ez.

M LETRA

Matxin dut izena
eta saltoka ibiltzen naiz,
ez naiz oso gizena
baina azkar eta arina bai.

MATXINSALTOA

Eraztun berezia,
ez da urrezkoa,
baizik tintazkoa.
Hutsak balio du ezkerrean,
milioiak eskuinean.

O ZIFRA

NABAR, HARTZ IPUINLARIA

Nabar, mundu guztiko ipuinak hizkuntza ezberdinetan kontatzen dituen hartzatxoa da.

Gurasoek, beren haurrei komeni edo gustatzen zaizkien ipuinak hautatu ditzakete. Ipuinak jatorri         ezberdinetakoak izango dira, afrikarrak, txinoak, indioak.... eta katalanez, aragoieraz, okzitanieraz, euskaraz, frantzesez, gazteleraz eta ingelesez entzun ahal izango dituzte.

Nabarrek bere ipuinak doan jeisteko aukera ere ematen du.
(Informazio hau Nabar-en web orriaren bidez lortu dugu)

GALTZAGORRI ELKARTEA




Galtzagorri Elkartea 1990ean sortu zen. Bi helburu nagusi dituela esan genezake: haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea eta euskarazko haur eta gazte literatura sustatu eta ezagutaraztea. Elkartean, hortaz, literaturgintza mota horrekin harremana duen edonork har dezake parte: idazle eta ilustratzaileek, ipuin kontalariek, irakasleek, bibliotekariek, itzultzaileek, liburu saltzaileek,... haur eta gazte literaturzale den edonork.

Horregatik eta haur literaturaren inguruko informazio oso interesgarria aurkitu dezakezulako sartu dugu helbide hau gure blog-ean; bertan aurki dezakegun informazio guztia Galtzagorri Elkarteko web orritik hartu dugu. Honako informazio hau topa daiteke:

-EHG Literatura
*Argitalpenak
*Irten berriak
*Ezinbestekoak
*Bibliografia
*Aldizkariak
*Lehiaketaren agenda
-Galtzaberri
-Galtzontzi
-Lotuneak
-Idazleak
-Ipuin kontalariak
-Irudigileak
-Bitartekariak
-Itzultzaileak
-Behinola (Haur eta Gazte Literatura Aldizkaria)
-Idazle gaztea
-Bularretik mintzora


               
                                                    


Klik egin hemen!!

viernes, 25 de marzo de 2011

IPUIN KONTALARIA: AINTZIRAKO SORGINA



Miru sorginak, zazpi antxumeak eta otsoaren istorioa kontatzen digu modu laburrean, aurrez prestaturiko eszenatoki batean.
Bideoa youtube-tik lortu dugu.