miércoles, 30 de marzo de 2011

BURUXKAK LIBURUTEGI DIGITALA


Buruxka Liburutegi Digitalak Udako Euska Unibertsitateak argitaratu dituen liburu, aldizkari eta doktorego-tesiak biltzen ditu. Euskarri elektronikoan unibertsitario euskaldunei eskaintzen zaie, ikasi, irakatsi, irakurri eta ikertzeko erabil ditzaten.
Hainbat idazlek, besteak beste, Xabier Etxaniz, Pako Aristi, Juan Kruz Igerabide, Manu Lopez Gaseni, Mariasun Landa eta Patxi Zubizarretak, HAUR LITERATURAREN inguruan hainbat informazio eta datu esanguratsu eskaintzen dizkigu. Lotura interesgarri hau internetetik lortu dugu.

TXIKIENTZAKO IGARKIZUNAK

Hemen dituzue txikitxokoa wen orritik lortu ditugun igarkizun batzuk; haurrak badituzue egin jolas beraiekin eta igarkizunak erabili. Ondo pasa!!


Hilero-hilero jaiotzen naiz berria,
eta jaten ez dudan arren
gau batzutan nago betea.

ILARGIA

Suak beldurra dit
ume zikina tirria,
lurrari eta gizakiari
asetzen diet egarria.

EURIA

Aurpegi bat, bi esku,
beti zauzkatet informatuta,
eta halere sarri naukazue
hormaren aurka zigortuta.

ERLOJUA

Neguan kalean
 ez naute maite,
udan hozkailuan
nahi naute.
Nork ulertuko ote?

IZOTZA

Mikelek eta Mirenek badute,
baina Xabierrek ez,
mendi eta muinoek ere bai
baina zelaiek ez.

M LETRA

Matxin dut izena
eta saltoka ibiltzen naiz,
ez naiz oso gizena
baina azkar eta arina bai.

MATXINSALTOA

Eraztun berezia,
ez da urrezkoa,
baizik tintazkoa.
Hutsak balio du ezkerrean,
milioiak eskuinean.

O ZIFRA

NABAR, HARTZ IPUINLARIA

Nabar, mundu guztiko ipuinak hizkuntza ezberdinetan kontatzen dituen hartzatxoa da.

Gurasoek, beren haurrei komeni edo gustatzen zaizkien ipuinak hautatu ditzakete. Ipuinak jatorri         ezberdinetakoak izango dira, afrikarrak, txinoak, indioak.... eta katalanez, aragoieraz, okzitanieraz, euskaraz, frantzesez, gazteleraz eta ingelesez entzun ahal izango dituzte.

Nabarrek bere ipuinak doan jeisteko aukera ere ematen du.
(Informazio hau Nabar-en web orriaren bidez lortu dugu)

GALTZAGORRI ELKARTEA




Galtzagorri Elkartea 1990ean sortu zen. Bi helburu nagusi dituela esan genezake: haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea eta euskarazko haur eta gazte literatura sustatu eta ezagutaraztea. Elkartean, hortaz, literaturgintza mota horrekin harremana duen edonork har dezake parte: idazle eta ilustratzaileek, ipuin kontalariek, irakasleek, bibliotekariek, itzultzaileek, liburu saltzaileek,... haur eta gazte literaturzale den edonork.

Horregatik eta haur literaturaren inguruko informazio oso interesgarria aurkitu dezakezulako sartu dugu helbide hau gure blog-ean; bertan aurki dezakegun informazio guztia Galtzagorri Elkarteko web orritik hartu dugu. Honako informazio hau topa daiteke:

-EHG Literatura
*Argitalpenak
*Irten berriak
*Ezinbestekoak
*Bibliografia
*Aldizkariak
*Lehiaketaren agenda
-Galtzaberri
-Galtzontzi
-Lotuneak
-Idazleak
-Ipuin kontalariak
-Irudigileak
-Bitartekariak
-Itzultzaileak
-Behinola (Haur eta Gazte Literatura Aldizkaria)
-Idazle gaztea
-Bularretik mintzora


               
                                                    


Klik egin hemen!!

viernes, 25 de marzo de 2011

IPUIN KONTALARIA: AINTZIRAKO SORGINA



Miru sorginak, zazpi antxumeak eta otsoaren istorioa kontatzen digu modu laburrean, aurrez prestaturiko eszenatoki batean.
Bideoa youtube-tik lortu dugu.

HAUR ANTZERKIA: ASIAKO IPUINAK



Haur txikientzat litzatekeeen antzezpen labur bat, marioneta batekin kontatzen digu istorioa. Turuta joz sugea bere lekutik ateratzen duen gizon batena, baina azkenean zestatxoan ez dago sugerik, antzezlearen galtzak baizik...
Bideo hau youtube-tik lortu dugu.

IPUINA: ITSASOA ETXE BARRUAN



Ilustrazio batzuren bidez, gizon batek Jorge mtutikoaren istorioa kontatzen digu, benetan bitxia. Jorgek izugarrizko irudimena dauka, eta bere etxeko sukaldean itsasoa ikusten du. Gurasoak hori konpontzen saiatzen dira, burutik gauza horiek kendu ditzan, baina ez dute lortzen. Jorgeren irudimena inoiz baino handiagoa bilakatzen da bere gurasoen begiradapean. Istorio polita eta bitxia da kontatzen dena.
Youtube-tik lortu dugu bideoa.

MARI, IPUIN KONTALARIA



Bideo honetan Mari ipuin-kontu kontalariaren hainbat antzezpenen zatiak ikus ditzakegu.  Bere antzezpenak nondik norakoak diren ikusteko balio digu batez ere.
Bideoa youtube-tik lortu dugu.

jueves, 24 de marzo de 2011

SEHASKA KANTAK

Hona hemen "Itsasoa laño dago" sehaska kantua, baliagarria izango zaigu bai letra eta bai musika agertzen delako. Askok eta askok ez dugu modu naturalean kuma kanturik ezagutzeko aukerarik izan eta beraz, hemen dugu geure lehenengo sehaska kantua ikasteko aukera.

Hemen dauzkazue beste batzuk:
(Blog-eko sarrera honetako informazioa internetaren bidez lortu dugu).